XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) hiru gazte Fallsen, 1991n IRAko beste hiru kide Coagh-en...
Inor gutxi atxilotu dute SASeko eliteko indarrek; hil asko.
- Zorte txarra izan zuten nirekin.
- Besterik ez.
Hogeita bost urteko zigorra betetzen ari da Sean eta, bake prozesuak egoera aldatzen ez badu, urte mordoska bat egingo ditu preso.
- 2000. urtea hemen ezagutu beharko dut.
Luze mintzatu zaizkigu politikaz, gerraz, bake prozesuaz.
Interes handiz jarraitzen ari dira bake prozesua, informazio ona daukate
- Baina kartzelan 17 urte egin ondoren orain kalean den Jim =mCc=ann-ek esan digu, bake prozesuaren garaian ez lukeela inolaz ere espetxe barruan egon nahiko.
- Gerra-ekintzekin moralari eustea erraza dela alegia, eta suetenaren itxaronaldia luzeegia dela presoarentzat, zailagoa dela moralari eustea.
- Ezagutuko duzue Jim =mCc=ann!
-Noski, lagun handia dut
- Ez da egia osoa.
- Gerrako ekintzek morala igotzen duten bezala, prozesu politikoak ere moralari euts diezaioke.
- Armak hartzea eta borroka egitea estrategia politiko baten barruan hartutako erabakia izan zen, eta suetena deitzea estrategia horren barruan gertatu beharreko gauza bat zen.
- Lehenago edo beranduago, armak utzi eta negoziatzen hasi beharra zegoen.
- Egia da, hala ere, preso batzuk urduri daudela.
- Denbora gehiegi igarotzen ari da eta gauza gutxi gertatzen.